XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

LENENGO LAURENA.

Sinistu bearr dana.

Kredoa esan egizu.

Sinisten dot Jaungoiko Aita alguztiduna, zeru-lurren, Egillea, eta bere Seme bakarr Jesukristo gure Jauna, Espiritu Santuaren egitez sorrtu ta Maria Birjiñagandik jayo zana, Pontzio Pilatoren menpean nekaldua, gurutzean josia, illa ta obiratua izan zana, inpernuetara jatsi ta irugarren egunean illen artetik biztu zana, zeruetara igon eta Jaungoiko Aita alguztidunaren eskumaldean jezarrita dagoana: Andik biziak eta illak epaitzera etorriko dana. Sinisten dot Espiritu Santua, Eleiza santu ta katolikua, Santuen alkarrtasuna, pekatuen parkamena, aragiaren biztuerea, betiko bizitzea. Amen .